Albisteak

[ARGAZKIAK] Aurrera jarraitzen dute Lasaoko San Martin jaiek

Atzo eman zioten jaiei hasiera Lasaon. Goizean meza izan zuten eta adinekoen hamaiketakoa jarraian. Arratsaldean bota zuten txupinazoa eta bertso afari ederraz gozatu zuten Hitzeder eta Txibilter trikitilariek alaituta Andoni EgaƱa eta Oier Etxeberriarekin.

Gaur ere izango da zertan gozatua. Eguerdiko 12:00etan haur eta gaztetxoek botako dute txupinazoa. 12:30ean Iago Magoaren txanda izango da eta 14:00etan bazkaria egingo dute. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, berriz, puzgarriak eta txokolatada izango dira.

Bihar, igandea, urtero legez, Lasaoko nekazal produktu eta abereekin azoka egingo dute Idiakaitz txistulari taldeak, buruhaundiek eta erraldoiek lagunduta. 13:00etan Polka dantza saioa ere izango da Gizakia helburuko kideen eta lasaotarren artean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide