Albisteak

[ARGAZKIAK] Aurrera jarraitzen dute Narrondoko jaiek

Jendetza gerturatu zen atzo Narrondoko jaietara. Arratsaldean Mus eta eskoba txapelketak izan ziren. Jose Luis eta Timok irabazi zuten Mus txapelketa. Bigarren gelditu ziren Ander eta Imanol, hirugarren Gorka eta Eder eta laugarren, Joxe Mari eta Nerea. Auzoko aurrenak, berriz, Pako Bernal eta Maialen Tolosa izan ziren. Eskoba txapelketa, berriz, Arri eta Begok irabazi zuten.

Txikienentzat txokolatea eta apar festa izan ziren arratsaldean zehar, eta iluntzean sardina eta saiheski jana. Gure Ametsa elkartean afaria ere izan zen eta eguna amaitzeko Obaneuke taldearekin erromeria.

Gaurko egitaraua

Goizean zehar, 15:00ak bitartean I. Artisau Azoka izango da.

Taloa jateko aukera ere egongo da.

Goizean zehar hamaiketakoa Gure Ametsa Elkartean.

12:00 Asto proba Ibai Artabilla “Darko”- Etxabe “Irrintzi” .

Egun guztian zehar, Jagoba eta Maialen trikitilariek alaituko dute auzoa.

14:30 Paella jateko aukera

18:00 Lopeneren poniak.

Jarraian, Euskal Pentatloia: Amalur Arbelaitz, Ane Zapiain, Xabier Zaldua eta Andoni Izetarekin.

Ondoren, zikiro pintxotan karpan.

Egunari amaiera emateko, erromeria Jagoba eta Maialen trikitilariekin oholtzan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide