Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Aurtengo udalekuak amaitzear dira, izan ere, bihar, ostirala, izango da azken eguna, eta agur esateko ordua izango da. Ekainaren 23an eman zitzaien hasiera, eta parte-hartzaileek bi edo lau asteko ekimen desberdinez gozatzeko aukera izan dute.
Guztira, 204 gaztetxok hartu dute parte Zestoako Udalak antolatutako udako programetan. Hiru programa hauek aurrera eramateko, Udalak 24 begirale eta 2 koordinatzaile kontratatu ditu.
Udaleku irekietan, 2 eta 8 urte bitarteko haurren artean, 108 izen-emate jaso dira. Lehen txandan 100 haur aritu dira, eta bigarrenean 85.
Kirol udalekuetan, 9 eta 12 urte bitarteko 83 haurrek eman dute izena. Lehen txandan 79 parte-hartzaile izan dira, eta bigarrenean 72.
Uda Gazte udalekuetan, berriz, 12 eta 16 urte bitarteko 21 nerabek parte hartu dute. Lehen txandan 17 gazte aritu dira, eta bigarrenean 16.

