Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Iragarrita zegoen tenperatura tarteko, izena emanda zeuden 46 lagunek atzera egin bazuten ere, 140 lagunetik gora izan ziren atzo ibilaldian parte hartu zutenak. Agiro Mendi klubak ibilbide luzea laburtu eta aldaketak egin zituen eguraldiari egokituta. Ibilbide laburreko asko zortzietan atera beharrean, ibilbide luzekoekin batera, goizeko 7:00ak aldera atera ziren. Kontuak kontu, parte hartzaileek ibilbidean zehar uste baino giro hobea aurkitu zuten, haize ederra ere bai goietan tarteka, kalekoarekin alderatuta. Eguerdirako graduak gogotik igo baziren ere, bazkaria lagun, giro ederrean eman zitzaion egunari bukaera.