Albisteak

[ARGAZKIAK] Dozena bat paella inguru karmenetako lehiaketan

Goizean goiz hasi dira kuadrila ezberdinetako kideak paellak prestatzen. Guztira, dozena bat inguru izan dira lehiaketan parte hartu dutenak. Dena den, paella guztiak erdian jarri dituzte eta bakoitzak nahi zuena aukeratzeko modua izan du.

Arratsaldean Hamarru elektro txaranga izango da, eta gauean Manituren kontzertua, Gora etorri eta Dj Bull. Indarrez jarraitzen dutenentzat karroza ere izango da goizaldera.

Bihar amaituko dira jaiak. 12:30ean meza izango da eta ondoren umeentzako herri kirolak. Arratsaldeko 17:30ean, berriz, herri kirol saioa Udane Ostolaza, Karmele Gisasola, Jokin Eizmendi, Imanol Royo “Lartain”, Mikel LarraƱaga eta Julen Alberdi “Txikia”rekin. 19:00etan Izer eta Alabierrek alaituko dute giroa eta gaueko hamabiak aldera Karmentxuren agurrarekin amaituko dira festak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide