Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Eguraldia lagun, goizeko hamaiketarako haur talde ederra bildu da Aizanako ludotekan gominola eta jolasak egitera. Txikienek eskulanak egin dituzten bitartean zaharrenei Aiora Urbietak agar-agarra eta frutak erabiliz gominolak egiten erakutsi die. Gustura ibili dira haurrak saltsan. Arratsaldeaz puzgarriak izango dira frontoian, 16:00etatik 19:00ak bitartean, egunari amaiera bikaina emateko.