Albisteak

[ARGAZKIAK] Eguraldi txarrari aurre eginez, kanta koplari dabil santa eskeko taldea

Eguraldi txarrari aurre eginez, goizeko 09:00etarako bildu da Zestoako santa eskeko taldea Gurutzean. Etorrako bailaran hasi dira kantuan eta bazkal aurretik herriko kale batzuk alaitu dituzte. Orain, Akoako inguruetan dabiltza eta eguna pasatzeko, tabernak pasako dituzte. Koplari lanetan Aitor Salegi, Danel Olano, Unai Sarasua eta Gorka Olaizola dabiltza eta Leire Uranga eta Nerea Lopetegi trikitilari. Bildutako dirua Odol Emaileen taldearentzat izango da.

Hemen dituzue gaur goizean hartutako irudiak:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide