Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gazte mordoxka batu da gaur, ostegun arratsaldean, Gazte Asanbladak “Desalojoa gelditu. Batu borrokara” lemapean deitutako ekintzetara. Aurrena Ekidaren “Plaza hau gure da” antzerki emanaldia izan da plazan, eta ondoren, Ezpalak eta Rodeo taldeek emanaldi akustikoak eskaini dituzte.
Arratsaldea aurrera zihoan neurrian, inguruko herrietako geroz eta gazte gehiago elkartu da plazan, asko lo egiteko zakuak eskuan zituztela. Gogoratu, bihar ostirala, goizeko 8etarako aurreikusten dela Zentroa husteko operazioa.
