Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasaden astelehenean hasi zen Ertxiña Musika Eskolako Musika Astea. Lau egunez, ikasleen emanaldi laburrak ikusteko aukera izan da Kultur Etxeko areto nagusian. Gaur arratsaldean izango da laugarren eta azken saioa.
Saio bakoitzaren amaieran, haur eta gaztetxoek instrumentuak probatzeko aukera izan dute, datorren ikasturterako instrumentua aukeratzeko helburuarekin. Matrikulazio garaian gaude, eta emanaldi hauek, bereziki, hurrengo ikasturtean instrumentua hautatu behar duten haurrei eta haien gurasoei zuzenduta daude.