Albisteak

[Argazkiak] Eskola antzerkia

Ikasturte amaiera dela eta lehen hezkuntzako ikasleek hainbat emanaldi eskaini dituzte egun hauetan, batzuk publikoak besteak eskolako ikasleentzako. Emanaldiak ikasturtean zehar prestatu dituzte, musika klaseetan edo antzerki, bertso, ipuin erraldoi edo txotxongilo tailerretan. Hemen dituzue 6.mailako ikasleek egin dituzten antzezlanetako argazki batzuk.