Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo, eguraldi lainotsua izan zen arren, giroak ezin izan zuen alaiagoa izan umeen egunean. Goizean erraldoien kalejiratik bazkarira iritsi eta bazkalondoan indarrak hartuta arratsaldeko ekintzekin hasi ziren. 16:00etan eskulan tailer ezberdinak egin zituzten Kiroldegiko aterpean, ondoren Plazan Lopeneren ponietan ibiltzeko aukera izan zuten gerturatutako haur guztiek. 19:00etan Gauargi erromeriarekin gazteenek ez ezik gurasoak ere dantzan aritu ziren Laranjadin eta eguna amaitzeko, ilunak jota zegoela, zezen-zuzkoa atera zen plazara.











































t