Albisteak

[ARGAZKIAK eta BIDEOAK] Arroarrak ere santa eskean

Santa eskean ibili ziren pasa den larunbatean Arroabean. Goizeko 09:00etan hasi eta egun guztian zehar baserri eta kaleak alaitu zituzten auzotarrek Eneritz Artetxe, Eli Pagola, Unai Sarasua eta Peio Etxabe bertsolariekin batera. Eguerdian elkartean indarrak hartzeko bazkari ederra egin zuten eta arratsaldean berriz ere kantuan aritu ziren. Bildutako dirua auzoko lokaletara bideratuko dute.

Hemen dituzue arroarrek bidalitako argazki eta bideoak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide