Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Euskaraldian parte hartuko duten herritarrentzat entrenamendua izan da gaur goizean liburutegian eta jarraian txapak banatzen hasi dira udaletxe azpian. Arratsaldeko 19:00etatik 20:00ak bitartean ere izango da txapak jasotzeko aukera. Ez da beharrezkoa norbera gerturatzea, beste norbaitek ere jaso dezake.
Arroabean, bihar igandea, Arroako Biraren ondoren izango da jasotzeko aukera eta baita azaroaren 23an ere. Aizarnarrek ere 23an banatuko dituzte.
IRUZKINDU