Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

San Isidroen aitzakia baino gehiago zen gaur Arroabean, ilusioa usaintzen zen herrian. Dendarik gabe gelditua zegoen auzoari zerbitzua emate bat baino gehiago izango den proiektuaren irekiera izan da goiz-eguerdian. Ez dira falta izan bertso eta trikiti doinuak ez eta inguruko ekoizleez osatutako azokatxoa ere. Maiatzeko Danbolin aldizkarian emango dizuegu Txara proiektuaren berri.
Patxi Urbietak ere bere lanak jarri ditu ikusgai eskolan. Berak eskuz egindako baserri eta etxeen erreplikez gain, egurrezko itsasontziak ere baziren erakusketan.