Albisteak
[ARGAZKIAK] Festek aurrera jarraitzen dute
— 2022-09-09Aurtengo amabirjin jaien ekuadorrera iritsi gara. Gogotsu ospatu zuten zestoarrek atzo Amabirjin eguna, eta giro ezin hobea nagusitu zen herriko bazter guztietan. Gaur, ostirala, izango da zer gozatua herrian. Goizetik hasi eta iluntzera bitartean ekitaldi ezberdinak izango dira gure kaleetan.
Hemen gaurko egitaraua:
12.00. Jolas parkea umeentzat, frontoi inguruan, 14:00ak arte.
11:00. “Amaiur 500 garren urteurrena. Gorazarrea”, dantza eta musikaz alaiturik, Laranjadin.
Ondoren. Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak.
13:00. Txakolina dastatzea, bertsolariekin.
16.30. Jolas parkea umeentzat 18:30ak arte.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Gurea Kultura, estazio aldean.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: José Adrián Centenera Pérez. Ordezkoa: Juan Barranco Blas. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
20:00. Ibili munduan emanaldia, Laranjadin. Aitor Furundarena, Angel Unzu, Iñaki Telleria eta Garikoitz Mendizabal.
22:00. Pilota profesionala: Master Caixa Bank Txapelketa.
23:00. Laket taldearekin kontzertua, Laranjadin.
Atzoko argazki batzuk:
Egin zaitez bazkide