Albisteak

[ARGAZKIAK] Frontoia goraino beteta ikusteko aukera izan da aspaldiko partez inaugurazioan

Frontoia eraberritzeko lanak amaituta, inaugurazioen egitarauarekin amaitzeko, gaur, binakako bi pilota partida eder ikusteko aukera izan da kiroldegiko frontoian. Lehenengo partida Jaka eta Eskirozek irabazi dute eta 20 tantoan gelditu dira Elordi eta Bikuña. Bigarrena, berriz, Artola eta Imazek irabazi dute, P. Etxeberria eta Zabaleta zortzi tantoan utzita.

Haurrek bazuten pilotarien autografo eta argazkiak lortzeko afana.  Giro bikaina izan da orokorrean bi partidatan zehar eta frontoia ere goraino bete da. Pello Gerenabarrenari tokatu zaio, 2629 zenbakiarekin, Araneta jatetxeak eskanitako bi lagunentzako otordua.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide