Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Agiro mendi klubak goizeko 9:00etan atera eta 11:00etan Erloko gurutzean elkartzeko deia egina zuen “Lurraren Defentsan”. Ekimen hau Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 14 eragilek deitu dute energia-enpresek mendietan egin nahi dituzten “mega proiektuen” aurrean “espazio hauek mantendu, babestu eta defendatzearen alde”.
Urteroko ohiturari jarraituz, euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria ere egin dute Zestoako gurutzean eta gogoan izan dituzte Antton Olaizola eta Xabin Etxaide ere.
