Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro ezin hobea Zoroperi eguneko kirol jaialdian

Bi urte ondoren, bueltan izan da gaur arratsaldean Zoroperi eguneko kirol jaialdia. Ohitura den moduan, arratsaldeko 17:15ean zale guztiak plazan bildu eta frontoirako bidea hartu dute txarangaren musikak lagunduta.

Lehendabizi, Abauntza Pilota Klubeko pilotariek partida jokatu dute. Adonis eta Salegi III.a izan dira garaile, Salegi II eta Txapei III.aren aurka. 22-21 gailendu dira. Ondoren, herri kirol saioa egin dute Arria V.ak, Zalduak, Otaegik eta Txapartegik.

Hemen dituzue gaur arratsaldean hartutako irudiak:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide