Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arroabeko frontoia irri eta kolorez bete du gaur Sakulupe guraso elkarteak antolatutako zirku tailerrak. Zurrumurru Zirku taldeko hainbat kideren gidaritzapean zankoak, malabarrak, kariokak, diaboloak, uztai dantza eta zirku esparruko jolas ezberdinak frogatu ahal izan dituzte. Haurrek ez ezik, guraso asko laguntzaile moduan baziren ere gozatu ederra hartu dutela begi-bistakoa izan da. Energiaz beteriko agur batekin amaitu dute ia 2 ordu iraun duen saioa.
