Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Giro bikainarekin eman diete hasiera Arroagoian santio santanei. Atzo afaritan kuadrila ederra elkartu zen eta ondorenean ere bazen giroa plazan Izer eta Alabier eta Dj Olberrekin.
Gaurko egitarauan aldaketatxo bat izan da. Txan Magoa etortzekoa bazen ere, azken orduko osasun arazo bat tarteko, ez du etortzerik izango eta bere ordez Iago Mago izango da eguerdiko 12:00etan. Arratsaldean apar festa izango da 16:30ean eta ondoren urteroko herritarren arteko herri kirolen norgehiagoka. Gauean Iratzarren erromeriak alaituko ditu Arroagora gerturatzen direnak eta amaitzeko, goizeko ordubi eta erdietan, berriz, Dj Olber.