Albisteak
[ARGAZKIAK] Haur sahararrei ongi etorria egin zaie eguerdian udaletxean
— 2024-07-27Jone Exposito eta Nerea Goikoetxea zinegotziek egin diete harrera Udalaren izenean “Oporrak Bakean” programaren baitan etorritako haur sahararrei. Expositok eskertu egin du Zumaiako Darahli eta Zestoako Wadnaren elkarlana eta saharar haurrak etxean hartzen dituzten familiak eta bereziki Zestoako kasuan bi sahara haurrak hartu dituzten familiak.
Samuel Ruizek ere hartu du hitza Darahli eta Wadnaren izenean eta proiektuak aurrera atera ahal izateko Udalak eskaintzen duen babesa eta ematen duen dirulaguntza eskertu ditu. Datorren urtean haur gehiago hartzeko familia gehiagoren eskaintza izatea nahiko luketela ere azpimarratu du.
Ongi etorri ekimenaren ondoren, Batzokian bazkalduko dute eta jarraian, Arroagora joan dira apar festara. Urkakiko oparitu die gaurko bazkaritarako haragia eta horregatik atera dute plazako argazkia.
Egin zaitez bazkide