Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Bazkal ondoren jolasetan ibili dira haurrak Arroagoiko jaietan eta ondoren apar festa izan dute. Uda Euskal Herrian pasatzen ari diren 20 haur saharar ere gehitu zaizkie, gaur, festara. Arratsaldea indarrez amaitzeko txokolate beroa ere izan dute aukeran.
Gaur emango zaie jaiei amaiera. Gaueko 23:00etan Joselu Anaiak taldearekin erromeria izango da plazan eta tartean otarraren zozketa eta argazki lehiaketako irabazlea nor izan den jakinaraziko dira.
Azken indarrak agortzeko goizeko ordubietan Dj Olberren txanda izango da Herriko Etxean.
