Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Dozenaka haurrek hartu dute parte gaur goizean Iraetan jokatutako Atletismoko txapelketan. Lehenengo proba lasterketa luzea izan da eta futbol zelaiaren kanpo aldetik egin dute. Benjaminek bira bat eta alebinek 2 bira eman dituzte. Ondoren, gainontzeko probak jokatu dituzte kategoria desberdinetan banatuta; 60m, 60m hesiak, xabalina eta pisu jaurtiketa eta altuera jauzia besteak beste.