Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Haurren ibilaldi neurtuarekin eman zioten amaiera atzo goizean aurtengo Mendi Asteari. Hamar kilometroko ibilaldia egin zuten 25 haur eta 20 gurasok. Eguraldia lagun izan ez zuten arren, giro polita nagusitu zen ibilbide guztian zehar. Gainera, Ezenarro baserrian hamaiketako eder batez ere gozatu zuten.
Balorazio positiboa
Agiro Mendi Klubeko kideek Mendi Astearen balorazio positiboa egin dute. Antolatutako bi hitzaldietan 40 lagun inguru bildu direla azaldu dute eta ibilaldi neurtuak ere erantzun ona izan zuela.
Argazkiak: Agiro Mendi Kluba