Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Herri kirol ikuskizun bikaina izan da gaur arratsaldean Aizarnan. Sebastian Irureta Ierrak 100 kiloko harri zilindroarekin erakustaldia eskaini du aurrena, eta ondoren, Jaboga Otaegik 150 kiloko harria altxa du. Jarraian, binakako pentatloi jaialdia jokatu dute Xabier Zalduak eta Jagoba Otaegik Andoni Iruretagoiena eta Beñat Amaderen aurka. Otaegi eta Zaldua izan dira nagusi lehian. Jendetza bildu da plazan eta kirolariek animo ederrak jaso dituzte ikusleen partetik. Gaur iluntzean amaituko dira festak trikitilarien doinuekin.