Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Inoiz baino moreago jantzi dira aurten Zestoako kale, balkoi eta leihoak. Herriko ikastetxeetan ere landu dute gaia. Behin herria girotuta, elkarretaratzearen ordua izango da arratsaldean. Bargaztak taldeak arratsaldeko 19:00etarako mobilizaziorako deia egin du. Borobilean, emakumeon irradaka dantzatu eta kantatuko dute. Aurrez, 18:00etan udaletxeko arkupetan elkartu dantza eta kantua ikasteko.