Albisteak

[ARGAZKIAK] Herritarren arteko kirolak egin zituzten atzo Arroagoian

Atzo arratsaldean Ion Martinez “Txiki”ren umorezko bakarrizketa saioa izan zen aurrena. Barre batzuk egin zituzten Herri Etxean elkartu zirenek eta jarraian herrittarren arteko kirolak. 30 lagunetik gora bildu ziren jai giroan kirol eta jolasak egitera. Badu meritua Arroagoi bezalako auzo batean urtero-urtero ekintza hau aurrera ateratzeak. Ondoren,, erromeria hasi aurretik, afari ederra egin zuten auzotar gazteen artean.

Etxebarria aita-semeek dantza jarri zuten Arroagoia eta nahikoa izan ez zutenentzat Dj Olberrek jarraitu zuen Herri Etxean goizaldera arte.

Gaur, larunbata, emango zaie jaiei amaiera. Ondorengoa izango da egitaraua:

11:00 Tolareko igoera.

12:00 Altxorraren bila.

14:00 Umeen bazkaria.

16:30 Ume jolasak.

17:30 Apar festa. Jarraian, txokolatada.

23:00 Joselu Anaiak taldearekin erromeria.

Tartean otarraren zozketa eta argazki lehiaketako irabazlearen jakinaraztea.

02:00 Dj Olber.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide