Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Inoiz baino moreago jantzi ziren atzo, martxoak 8, Zestoako kale, balkoi eta leihoak. Bargaztak talde feministak mobilizaziorako deia egin zuen arratsaldeko 19:00etarako. Hogeinaka herritarrek zeharkatu zituzten herriguneko kaleak Dena aldatu, sistema arrakalatu. Hautsi ditzagun muga guztiak lemapean. Ondoren, plazan bildu ziren denak. Han, dantza bat eskaini eta bi testu irakurri zituzten.