Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eguraldi kontuak eta neurketak gustatzen zaizkien bi lagun behintzat baditugu herrian. Egun hauetako euriteekin beraietaz gogoratu ginen asteartean eta Arroabeko Joxe Urbietak berehala eman zigun datua: “atzo goizeko 9etatik gaur goizeko 9etara 35 litro bakarrik Arroan”. Arroagoian bizi den IƱaki Lizarragari ere bota genion galdera. Honek, bereak ez ezik bailarako beste estazio batzuetako datuak ere eman zizkigun: “zenbat eta kostalderago euri gutxiago bota du eta barrualdean eta mendien kontra gehiago”.
Ibaiak bere onera etorri dira, baina ibai bazterretan pilatu dira urak ekarritako makila, enbor eta zaborra.

