Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Goizeko 9:00etan hasi da Kobaz Koba Traila plazatik. Zaldei izeneko 26 km-ko ibilbidea egin behar duten 300 korrikalari inguru izan dira lasterketa hasten lehenak, eta Aizarnarako bidea hartu dute. Orain, 10:00etan, 390 korrikalari inguru aterako dira plazatik; hauek Artzei izeneko 15 km-ko ibilbidea egingo dute eta ibilbide luzekoak bezala, Aizarnarantz joango dira lehendabizi.
Goizeko 11:00 aldera, Zestoako kaletatik lehenengo parte-hartzaileak pasako direla aurreikusten da, eta 13:00 arte korrikalari guztiak igaroko dira bertatik. Eguerdiko 13:00etan sari banaketa izango da plazan.
