Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Eguraldi eta giro ezin hobearekin egin da bigarren Beñat Benantxio ibilaldi neurtua. Benantxio Irureta aizarnarra eta Beñat Arrue azpeitiarraren omenez Zestoako Udalak, Agiro Mendi Elkarteak eta Aizarnako Herri Elkarteak elkarlanean antolatzen dute egitasmoa. Aizarnatik atera eta Komizolatza, Iturriotz eta Altzola igaro ostean, berriro Aizarnara itzuli dira mendizaleak. Orain, bazkari ederra egiten ari dira Aizarnako plazan.