Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Eguraldi ederra lagun, III. Beñat Benantxio ibilaldi neurtua izan da gaur goizean. Bi ibilbide zeuden aukeran; ibilbide luzea 25 kilometrokoa zen eta goizeko 7:30etatik 8:00ak bitartean ziren ateratzekoak, bertan 163 lagunek hartu dute parte. Ibilbide motza, berriz, 10 kilometro pasatxoa zen eta goizeko 9:00ak inguruan atera dira, bertan 102 lagunek hartu dute parte, guztira 265 parte hartzaile, beraz. Mendi martxaren ondoren, bazkari herrikoia egin dute plazan giro bikainean.