Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak Antxieta Arkeologia Taldearekin batera antolatutako Arkeologia Astea ospatzen ari dira aste honetan. Atzo, ostegunez, bigarren hitzaldia izan zen Alonderon, “Amabiturrieta, Zestoako altxor ezkutua” izenpean. Iñigo Arizagak emandako hitzaldiak aretoa goraino bete zuen.
Arizagak Amabiturrieta ulertzeko beharrezkoak diren hainbat azalpen geologiko eskaini zituen lehenik, inguruko mendien eta arroken azalpenak emanez. Besteak beste, kobazuloaren sorreraren inguruan jardun zuen eta zergatik den hain “interesgarria”. Saioaren amaieran, bertaratuek bideo baten bidez kobazuloaren “bisita birtuala” egiteko aukera ere izan zuten.
Azken ekintza igandean izango da eta herri azoka egingo dute, udaletxe azpian, 11:00etatik 15:00etara bitartean. Herritarrek Amalda aitzuloari, Baioko aztarnategiari edota Antxieta arkeologia taldearen jardunari buruz gehiago jakiteko aukera izan dute, baita Antxietako kideen azalpenak entzutekoa ere.









