Albisteak

[ARGAZKIAK] Ilusioz beteta hasi dute ikasturtea Arroako eskola berrian

Pasa den abuztuaren 29an jaso zituen Arroako eskola zuzendaritzak eraikin berriko giltzak. Ilusioz beteta hasi zuten atzo ikasturtea. “Guztiak teilatu berdinaren azpian gaude orain eta oso pozik gaude” azaldu du Arantxa Osa zuzendariak. Gurasoen laguntza izan dute eskola zaharretik berrirako aldaketa lanetan eta orain pixkanaka guztia antolatzen dabiltza. Guztira, 57 haur daude aurten eraikin berrian.

Hemen dituzue gaur goizean Arroabean hartutako argazkiak:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide