Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Herriko hainbat haur eta gurasok elkarlanean bigarrenez antolatu dute Gau beltza. Atzo arratsaldean mozorro prestaketak egin zituzten Gaztelekuan LH hirugarren mailakoek. Jarraian, kalejira egin zuten antortxa eta argitxoekin ilunpetan kanposantutik plazara. Arkupetan eskolan egindako bideo lanak ikusi zituzten aurrena eta ipuin kontalaria izan zen amaitzeko. Plazan gaztainak janez eman zitzaion egunari amaiera.