Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Euria goian behean ezinezkoa izan zen Itxaropena dantza taldearen emanaldia Laranjadi Plazan egitea. Dantza taldeko arduradunek azken momentura arte eutsi zioten atertuko ote zuen esperantzari, baina azkenean arkupetan egin zen ikasturte amaierako emanaldia. Egoerak eta lekuak asko baldintzatu bazuen ere, ikusleek ederki gozatu zuten bertatik bertara dantzariak ikusten.