Albisteak

[ARGAZKIAK] Inoizko Olentzeroren etorrera jendetsuena izan zen atzo arratsaldean

Atzo arratsaldeko 17:30ak aldera iritsi ziren Olentzero eta Mari Domingo Lauiturrietara. Bertan itxoiten zeuden, urduri, haurrak. Geldialdiak eginez, eta tartean Gabon kantak abestuz iritsi ziren plazara. Berrikuntza asko izan dira aurtengo Olentzeroren etorreran: astoa, suzko antortxak… baina agian garrantzitsuena plazan egin zen ekitaldia izan zen. Txalapartaren doinuek lagunduta, Olentzero enborrari sua eman zitzaion. Hastear zegoena hobeto ulertzeko azalpenak ere entzun ahal izan ziren megafoniatik. Bertaratutakoek aurten izandako gauza txarrak erretzeko aukera izan zen jarraian, baita su berriari, eguzki berriari edo Eguberriari, 2023rako desio onak eskatzeko ere. Kalejira batekin eman zitzaion amaiera plaza erdiko ekitaldiari. Olentzero eta Mari Domingiri gutuna emateko aukera ere izan zuten haurrek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide