Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Irakurle Gazteen Klubak aurrera jarraitzen du. Laugarren saioa egin dute gaur arratsaldean. Dagonekoz bigarren liburua irakurri dute gaztetxoek, David Fernandez Sifresen “Norbait dabil nire koadernoan” eta liburuari zegokion eskulana ere egin dute. Liburutegiko leihoa hartu dute liburuen isla den horma-iruditzat, aurrenekoan marrazkia, oraingoan tximeletak…
Hirugarren liburuko aurreneko kapitulua irakurtzeko tartea ere hartu dute, Haritz Larragetaren “Anna Kopek eta matrioxken kondaira”.
Euskara Foroaren iniziatibaz, eta Liburutegia eta Danbolinen laguntzarekin, 15 laguneko taldea ari da irakurleen klubean parte hartzen.
