Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Goiz eguerdi partetik giro ederra nabari zen gaur herrigunean. Ondarbaso igoerako sari banaketa ondoren Sustrai Colina, Aitor Bizkarra eta Bittor Altube bertsolariek girotu dute poteoa eta bazkal ondoren Dj festa ere hasi da kiroldegiko aterpean.
Arratsaldeko 18:30ean Sakatu elektro-txarangaren txanda izango da eta gaueko 22:00etan Laranjadin Bengo eta Goxua’n salsa taldeekin gozatzeko aukera izango da. Gaztetxean, berriz, Dj Murxi izango da egunari amaiera emateko.
