Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Hirugarren urtez Ezkaizto Auzo Elkarteak eta Txara Kooperatibak antolatutako azokak arrakasta izugarria izan zuen, jendetza bildu zen goiz-pasa. Hiru gunetan banatuta 44 postuk osatu zuten merkatua eta inguruko produktuen aukera askotarikoa izan zen. Gainera auzotar talde batek, soinuaren laguntzaz, katuan girotu zuen eguerdia. Giro alaia eta eguraldi ona izan ziren protagonistak.
