Albisteak

[ARGAZKIAK] Kaldereroen kalejirarekin iritsi dira inauteriak herrira

Gaur arratsaldean egin dute Ertxiña Musika Eskolako kaldereroen kalejira. Parketik hasi eta San Joan egoitzara joan dira. Handik irten eta herriko kaleetan zehar ibili ondoren, plazan amaitu dute ibilbidea. Banda txikiaren musikaz lagunduta, festa giroa nagusitu da herrian.

Hemen duzue inauterietako egitaraua:

Martxoak 2, larunbata:

17.30 – Desfilerako izen-ematea.

18.00 – Umeentzako mozorro desfilea Udaletxeko arkupetan. Photo call-a egongo da mozorrotutako jendeari argazkiak ateratzeko.

20.00 – Imanol DJ, arkupetan.

23.00 – Imanol DJ, arkupetan.

Martxoak 5, asteartea:

16.30 – Txokolatada, Gure Txokoa elkarte inguruan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta. Ondoren, musika ikuskizuna, arkupetan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide