Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Goizeko 09:00etarako bildu da Zestoako santa eskeko taldea Gurutzean. Etorrako bailaran hasi dira kantuan eta bazkal aurretik, Gisasola egoitza eta herriko kale batzuk alaitu dituzte. Arratsaldeko 15:00etarako Akoa ingurura abiatu dira eta beherakoan San Juan egoitzan egin dute geldialdia. Orain, herriko kaleak girotzen dabiltza. Koplari lanetan Aitor Salegi, Unai Sarasua eta Aitor Zubikarai dabiltza eta Ane Urbieta eta Ekain Ugarte trikiti eta panderoarekin.
Aizarnarrak ere kantuan
Aizarnako eskolako haurrak ere kantuan aritu dira gaur goizean. Gogoz astindu dituzte makilak auzoko plazan.
Hemen gaurko egunean zehar hartutako irudiak:
Aizarnako argazkiak: Asier Olazabal