Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Hasi dira karmenak Arroabean. Denetik izan zen atzokoan Arroabean: jubilatuen meza eta bazkaria, umeen dantza ikuskizuna eta bertso saioa.
Trikiti doinu artean etorri zen Karmentxu. Hor egongo da txosna ondoan jaiak zaintzen festek irauten duten bitartean.
Gaur umeen eguna izango da. Goizean jolasak izango dituzte eta 13:00ak inguruan bazkaria. Ondoren, 15:30ean hasita, haurrentzat puzgarriak, apar festa eta txokolatada.
Arratsaldeko 18.30ean Distopia elektrotxaranga eta 21:00etan herri afaria. Egunari amaiera dantzan emateko gaueko 23:00etan Iratzar erromeria eta jarraian Dj Elepunto.