Albisteak
[ARGAZKIAK] Kiroldegi berria, barrutik
— 2019-07-11Joan den astean amaitu zituzten kiroldegiko urbanizazio lanak. Obra egin duen enpresak eman dizkio jada eraikineko giltzak Udalari eta orain, guztia martxan jarri behar dute.
Udalaren asmoa irailean zerbitzua ematen hastea dela azaldu du Mikel Arregi Ertxin alkateak baina zaila izango dela. Kiroldegi berriak dituen dimentsioekin martxan jartzeko sistema oso ezberdina dela nabarmendu du. Udalak momentu honetan gasa eta argindarra erregulatu behar ditu. “Lehen, kiroldegia martxan jartzeko behar zena oso erraza zen, ura eta elektrizitatea behar ziren. Orain, horri, gasa, plaka termikoak edota bentilazio sistema propioa gehitu behar zaizkio” gehitu du. Kiroldegia martxan jartzeko administrazio kontuak nola emango diren ere aztertu behar dute orain, hala nola, bazkideen kudeaketa edota funtzionamendu kontuak.
Herritarrentzat ate irekiak
Udalak herritarrentzako ate irekiak egingo ditu kiroldegian. “Herritar eta kiroldegiko erabiltzaileekin bilera ireki bat egin nahi du Udalak eta zuzenean azalpenak eman” adierazi du Arregik. Eskuartean duten arazoa kiroldegiaren kudeaketa eta pertsonala direla azpimarratu du alkateak eta kiroldegiko sistema eta azpiegitura berria konplikatuagoak direla. ” Udalak kudeaketaren inguruko erabaki batzuk hartu beharko ditu eta horretarako jendearen ekarpenak jaso nahiko genituzke” esan du.
Egin zaitez bazkide