Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Eguraldi iragarpenek euria iragartzen bazuten ere, azkenean nahiko ondo portatu da eguraldia 46. Herri Krosa ospatzeko. Une jakin batzuetan tanta batzuk egin baditu ere, goiza giro onean igaro da eta horrek lasterketa normaltasunez egitea ahalbidetu du.
Herria goiz-goizetik hasi da kros giroan murgiltzen. Plaza eta kale inguruan familia ugari bildu dira korrikalariei animoak ematera, eta giro polita sortu da goiz osoan zehar. Inguruetako herrietatik ere korrikalari asko gerturatu dira Zestoara.
Goizean lehenak eskolarretako haur txikienak izan dira irteten. Gurasoek lagunduta egin dute ibilbidea, eta giro alaian bete dituzte herriko kaleak. Parte hartu duten haur guztiek domina jaso dute helmugan.
Ondoren jokatu dira haurren gainontzeko lasterketak. Benjamin mailan, nesketan Haizea Letamendia zestoarra izan da azkarrena; mutilen artean, berriz, Jon Ugarteetxea gailendu da. Alebin kategorian, nesketan Izaro Bernet izan da irabazlea eta mutilen artean Markel Lertxundi. Infantil mailan, Maite Arregi nagusitu da nesketan, eta mutilen artean Telmo Lertxundi izan da azkarrena.
Eguerdi aldera jokatu dira helduen lasterketak. Proba motza (2,770 km) eta luzea (8,630 km) batera abiatu dira, korrikalari guztiek elkarrekin lehen metroak eginez. Proba motzean, emakumeen artean Jone Iriondo Rodriguez izan da azkarrena, Naiara Tena Merino eta Laia Urrestilla Alcortaren aurretik. Gizonen artean, berriz, Jokin Maiz Segurola nagusitu da, Julen Zialtzeta Etxeberria eta Ibai Maiz Segurola podiuma osatuta. Proba honetan lehen zestoarrak Leire Lopetegi eta Ander Lizarburu izan dira.
Lasterketa luzean, emakumeen artean Garazi Korta Aizpurua gailendu da, Paula Pereira Iriarte eta Aintzane Olaizola Iruretaren aurretik. Gizonen artean, berriz, Mikel Aguirrebeña Iturbe izan da azkarrena, Josu Porta Vicente eta Ioritz Intxaurrandieta Oiartzabal bigarren eta hirugarren postuetan helmugaratuta. Proba honetan lehen zestoarra Jurdan Regillaga izan da gizonen artean, eta emakumeetan Maite Eizaguirre eta Ane Mendizabal izan dira lehen herritarrak.
Beste urte batez, korrikalari, boluntario eta ikusle ugarik bete dituzte herriko kaleak, eta Herri Krosak berriro ere kirol giro ederra utzi du herrian.
Motza (2,770 km)
Neskak
1. Jone Iriondo Rodriguez (Azkoitia)
2. Naiara Tena Merino (Azpeitia)
3. Laia Urrestilla Alcorta (Azpeitia)
Lehen zestoarra: Leire Lopetegi
Mutilak
1. Jokin Maiz Segurola (Azpeitia)
2. Julen Zialtzeta Etxeberria (Azkoitia)
3. Ibai Maiz Segurola (Azpeitia)
Lehen zestoarra: Ander Lizarburu Iturzaeta
Luzea (8,630 km)
Neskak
1. Garazi Korta Aizpurua (Gasteiz)
2. Paula Pereira Iriarte (Eibar)
3. Aintzane Olaizola Irureta (Aizarnazabal)
Lehen zestoarrak: Maite Eizaguirre eta Ane Mendizabal
Mutilak
1. Mikel Aguirrebeña Iturbe (Deba)
2. Josu Porta Vicente (Pasaia Donibane)
3. Ioritz Intxaurrandieta Oiartzabal (Lezo)
Lehen zestoarra: Jurdan Regillaga Aldalur
Haurren kategoriak
Benjamin (Neskak)
1. Haizea Letamendia (Zestoa)
2. Amane Azkoe (Azpeitia)
3. Laida Mozo (Zumaia)
Lehen zestoarra: Nour Akrekez
Benjamin (Mutilak)
1. Jon Ugarteetxea (Ondarroa)
2. Adam Boutmel (Zestoa)
3. Eki Agirre (Zumaia)
Lehen zestoarra: Eritz Otaño
Alebin (Neskak)
1. Ezaro Bernet (Donostia)
2. Ane Aranberri (Tolosa)
3. Mara Lizaso (Azpeitia)
Lehen zestoarra: Kira Larrañaga
Alebin (Mutilak)
1. Markel Lertxundi (Zarautz)
2. Ametz Ugarteetxea (Ondarroa)
3. Eki Mendoza (Zumaia)
Lehen zestoarra: Reda Arrikez
Infantilak (Neskak)
1. Maite Arregi (Azpeitia)
2. Alaia Zubizarreta (Azpeitia)
3. Intza Iturzaeta (Azpeitia)
Lehen zestoarrak: Ane Zabala eta Laia Gaztain
Infantilak (Mutilak)
1. Telmo Lertxundi (Zarautz)
2. Lander Tapia (Ermua)
3. Aratz Olaizola (Azpeitia)
Lehen zestoarra: Mikel Otaño

















