Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Amabirjin jaietako hitzordu garrantzitsuenetako bat izan da gaur: kuadrillen arteko paella lehiaketa. Goizean zehar prestaketa lanetan aritu dira kuadrilla guztiak, Ustekabe txarangaren doinuen laguntzarekin.
Eguerdian epaimahaikideek paella guztiak probatu dituzte, eta x kuadrillarena aukeratu dute. Ondoren, paella jana egin dute plazan, eta 500 lagun inguru bildu dira bertan. Bazkalondoren barrerak bete egin dira kuadrillen arteko jolasak ikusteko. Giro bikaina sortu da bertan.