Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euskal Herriko gehiengo sindikatuek gaurko deitutako lanuztearekin bat egin dute hainbatek eta Palestinaren alde egiteko elkarretaratzean bildu dira bai Zestoan, baita Arroabean ere. Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko eta palestinar herriari babesa adierazteko bildu dira herritarrak goizeko 11:00etan plazan. Asko izan dira lanuztearekin bat eginez, “Langileok Palestinarekin” zioen pankartaren atzean bildu diren herritarrak Zestoako plazan eta “Palestina askatu. Genizidioa stop” leloarekin bat eginez elkartu direnak Arroabean.
Zestoako Udaleko langileek ere bat egin dute lanuztearekin, ondorioz, zerbitzu batzuetan aldaketak daude egunean zehar. Herriko hainbat komertzio zein taberna ere itxita egon dira 11:00etatik 14:00etara bitartean.

