Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba programaren barruan, hainbat tailer antolatu ditu Udalak urrian zehar. 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzendutako bi saio egin dira jada, eta 17 eta 24 urte bitarteko gazteei eskainitako beste bat ere bai. Orain, azken tailerraren txanda iritsi da.
Urriaren 24an egingo da “Stop antsietatea” izeneko tailerra, BadaBideBat programako kideen gidaritzapean. 17 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da, eta Alonderoko aretoan izango da, 17:00etatik 20:00etara.
Izen-ematea bihar, ostirala, amaituko da. Oraindik izena eman ez dutenek Gaztelekuko 688 684 029 WhatsApp zenbakira idatzita eman dezakete izena.