Albisteak
[ARGAZKIAK] Arroagoiak hartu du auzoetako jaien txanda
— 2019-07-25Bero zakarrarekin eman zioten atzo Santio Santana jaiei hasiera Arroagoian. Ez zituen arroarrak eraitsi ordea. Giro ederra izan zuten bertso afarian eta Izer eta Alabier trikitilariekin dantzarako aukera ere izan zen. Goizaldeko karrozara arte iraun behar zutenentzat berriz DJ Ol_Ber (Olaberri)-ren emanaldia. Goizeko seietan txokolatea hartu eta karrozarekin batera eta bestera ibiliko da onezkero talde ederra!
Gaurko egitaraua:
10:00 Meza Nagusia
11:00 Patata Tortilla lehiaketa (tortilla 10:30erako Herri etxera eraman beharko da).
11:30 Idiakaitz txistulari taldea eta albokariak.
Jarraian sagardo lehiaketa. Partaideak: Olaberri, Azketa, Igartza-haundi, Etxeberri, Zelaikua, Azketaerrota eta Haritza.
12:00 Esku Pilota Finalak. Binaka gaztetxoak Unai Lizarralde eta Xabat Sasiain, Ioritz Agirre eta Haritz Anduagaren aurka. Gazteak Ibai Olaizola eta Ibai Salegi Julen Odriozola eta Oier Alonsoren aurka.
18:30 “Karmelo Matrakaren” omenez Herri Kirolak: Harri jasotzen Kortaberri eta Ostolaza II, Udane Ostolaza eta Xuban Illarramendi. Jarraian Mikelaren erakustaldia. Aizkoran Jokin Alkizalete eta Joxean Olaskoaga “Aizperro”.
23:00 Elizagoien ahizpak trikitilariekin erromeria.
Egin zaitez bazkide