Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gaur, irailaren 8an, Zestoako jaietako bigarren zekorketan, omenaldi hunkigarria egin zaio Mari Angeles Izetari. Izan ere, batzorde antolatzaileko lehendakariak aurten esango dio agur bere karguari. Omenaldian, lore sorta bat abiatu da ukuilutik, bertaratutakoen artean eskuz esku pasatuz, azkenean antolatzaileetako batek, besarkada batekin batera eskura eman dion arte.
Joan den ostiralean, Juan Miguel Izetaren omenez minutu bateko isilunea egin zen ere, bere pertsonarekiko errespetu eta maitasun adierazpen gisa.



































